AVIFES-ek sortutako "Bizitza bakoitza, erronka bat" kanpainarekin, pertsona desberdinen bizi istorioak ezagutuko ditugu. Istorio hauek gainditze, esfortzu, hazkuntza eta erronka desberdinen adibide dira.

Gaixotasun mentala daukaten pertsonek egunero zailtasun handiei egiten diete aurre. Bizitzan zailtasunak eta oztopoak gainditzearen adibide dira. Motibazioak eta xedeak edukitzeak zoriontasunaren bila aurrera jarraitzen laguntzen digute.

Gazteak, emakumeak, unibertsitateko ikasleak, senideak, pofesionalak… bakoitzak bere alorrean haien iraganaz, orainaz eta, batez ere, haien etorkizunaz arituko dira, aukeraz betetako etorkizunaz, alegia.

“Bizitza bakoitza, erronka bat” goiburuaren bidez honako hau adierazi nahi dugu: guztiok aurre gin behar izaten diegu zailtasunei bizitzan. Momentu zailak izaten dira, eta indarrak batuz eta laguntzarekin gainditu egiten ditugu, eta errealitateari aurre egiten diogu.